XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lan luze eta zaila denez, beharko dugu eten gabeko lanean jarrai.

Hau, honela dela, zeintzu dira Euskaltzaindiari egiten zaizkion eskabideak?.

EUSKALTZAINDIARI ESKABIDEAK

Hara hemen Euskaltzaindiari egiten zaizkion eskabideak osatzen duen kuadrua: 1968an hartutako bidea baino lehenagora itzultzea /9 idazle / Erabakiak berrikustea /14 idazle / Falta dena osatzea /82 idazle / Besterik /14 idazle /33 idazle /8 idazle / Erantzunik ez /31 idazle / Bariableak /5 idazle.

Hemen ere ba ditugu esangura handia duten puntu batzu: 1. 1968ra itzuli nahi luketenak oso gutxi dira /9 idazle /2. Falta dena osatzea nahi dutenak, asko /82 idazle /3. Hemen dago, beti, erantzuten ez duen taldetxo hau /31 idazle.

Hoik denak ere hartu beharko dira kontuan azken hamar urte hoietan egin denaren azterketa egiterakoan.

GALDERA IREKIEN ERANTZUN UGARIA

Lehen esan dugun bezala, gaurko teknikabideak agintzen dizkigun galdera itxi eta erdi-ireki-az gainera, egin dugu zabal eta osorik irekia den bat ere.

Hara hartu ditugun erantzunen laburpen adierazgarriena: Zer eskatuko zenioke Euskaltzaindiaren Bergara-ko VIII Biltzarrari?.

(Erantzun bat bakarra ematen dutenen artean).